euskal presoak

San Sebastianek eta Aginagak gose greba utzi dute

Gaur zortzi hasi zuten, Hodei Ijurko beste kideengandik bakartuta edukitzen dutelako.

2015eko uztailaren 20a
12:05
Entzun

Osasun arazoengatik utzi dute gose greba bai Mikel San Sebastianek eta Ibai Aginagak. Ijurko eta bi horiek A Lamako espetxean daude (Galizia), eta Ijurkoren egoera salatzeko hasi zuten protesta, joan den astelehenean. Ia astebetez gose greban egon ostean, ordea, utzi egin behar izan dute.

Bi preso horien erabakiaren berri emateko oharrean Etxerat-ek gogorarazi zuen aurten Ijurko bakartzen duten bigarren aldia dela, eta aurrekoan hiru hilabete eman zituela egoera horretan zigortuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.