Sanchez Muniainek ez du uste Nafarroan eragingo duenik

2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko eledunak, Juan Luis Sanchez Muniainek, ez du uste Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde aurrerapenak inongo eraginik izango duenik Nafarroan, nahiz eta gaur egun UPNk gutxiengoan gobernatzen duen. Sanchez Muniainen arabera, EAEn legealdia amaitzear dago, eta bozetara urriaren 21erako deituta, «lau hilabete besterik ez du aurreratu» Patxi Lopezek. Haren ustez, PSE-EEren «hauteskunde estrategia» baten ondorio da erabakia.

Sanchez Muniainen arabera, egoera horrek ez du zerikusirik Nafarroarekin, bertan legealdia hasi besterik ez delako egin. Urtebete pasa besterik ez du egin gobernuak, nahiz eta hamalau hilabete eskasean gobernua hautsi eta PSN bertatik atera den. Sanchez Muniainen arabera, hauteskundeek «administrazioaren jarduera eteten dute», eta hori kaltegarria da garaiotan, lehentasuna «Nafarroako arazoak konpontzeak duelako». Haren irudiko, urtea amaitzerako Patxi Lopez neurri gogorrak hartzera behartuta zegoen, eta horrek kostu politikoa duenez, hauteskundeak aurreratu nahiago izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.