Udal eta Foru hauteskundeak

Sanchez: "PSNk izan behar du Nafarroako aldaketaren buru"

PSOEko idazkari nagusiaren esanetan, "aldaketa egarria" dago Nafarroan, eta aldaketa gauzatzeko PSNren alde egiteko eskatu die herritarrei.

María Txibite, Pedro Sanchez eta Maite Esporrin aizkolarien erakustaldi bat ikusten, gaur, Iruñean Arrosaren Egunaren harira egindako ekitaldian. JESUS DIGES / EFE
2015eko apirilaren 25a
14:43
Entzun

Arrosaren Egunaren harira, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Iruñean izan da gaur goizean. Besteak beste, hilabete barru Nafarroan egingo diren udal eta foru hauteskundeez hitz egin du. Sanchezen esanetan, Nafarroan "beharrezkoa" da aldaketa, eta adierazi du "PSN ez diren beste alderdiak" ezin direla izan aldaketa horren buru: "Nafarroan aldaketa egarria dago NUPera finantzaketa publikoa iristeko, aldaketa egarria dago landa guneetan kendutako osasun etxeak berreskuratzeko, eta Nafarroako erakundeetara gardentasuna sartzeko". Sanchezen ustez, PSNren eskutik etorriko dira aldaketa horiek guztiak. 

Maria Txibite PSNren presidentegaiaren arabera, hurrengo gobernuaren buru ezin dira izan "ez UPN, ez EH Bildu". UPNk "murrizketa" politikekin jarraitzen duelako, eta EH Bilduk "bere eraikuntza nazionalekin". Bi muturrak dira Txibiteren ustez: "Gu muturretatik urrun gaude".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.