Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi): "Tokatzen zen irabaztea. Egia esan, biribil atera zaigu dena aurtengo Itzulian. Bakean geratu naiz neure buruarekin. Txikitako ametsak betetzen ari naiz: Tourrean etapak, Tourrean hirugarren eta mendiko maillota, Olinpiar Jokoetan urrezko domina, eta orain Euskal Herriko Itzulia".
Miguel Madariaga (Euskaltel-Euskadiko managerra): "Lehen egunetik oso lasterketa ona egin dugu. Taldea sortu genuela hemeretzi urte dira, eta niretzat gauzarik handiena Itzulia irabaztea da".