Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, Kontxi Sanchizen senitarteko bat oinez joan zen anbulategira hildakoa artatzera joateko eskatuz. Horren ondorioz, Herrizaingo sailak uste du, 13:15ak baino lehenago eman ziola bihotzekoak Sanchizi. Iturri horien arabera, ikerketaren lehen datu horiek "gezur sail bati" buelta ematen diote, eta Batasuneko ordezkariei esandakoak zuzentzeko eskatu die, "ezbehar pertsonak hori Iruñeko hilketarekin alderatu nahi dutelako".
Kontxi Sanchizen senitartekoek Ertzaintzaren karga baten ondoren hildakoa eta haren alaba etxe atari baten babestu zirela diote, eta behin han zegoela erori zela lurrera ondoezak jota.
Askatasunak jakinarari duenez, Kontxi Sanchizen senitartekoek salaketa jarriko dute epaitegian gertakari horiek argitzen aldera.
Kontxi Sanchizen heriotza
Sanchizek bihotzekoa Ertzaintza oldartu aurretik izan zuela dio Herrizaingo sailak
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak dioenez, atzo Hernanin hil zen Kontxi Sanchiz 58 urteko emakumezkoari Ertzaintza manifestazioan zihoaztenei oldartu aurretik eman zion bihotzekoa, hildakoaren familiak emandako lekukotza gezurtatuz. Ertzaintzak atzo zabaldu zuen ikerketaren arabera, Osakidetzak 13:15ean bidali zuen Sanchiz artatzeko anbulantzia, eta Ertzaintzaren oldartzea 13:21ean izan ziren, sei minutu beranduago. Familiaren arabera, Kontxi Sanchiz eta haren alaba etxe atari batean babestu ziren Ertzaintza kargatzen ari zenean, eta portalera sartu bezain pronto erori zen lurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu