atxiloketa

Sandra Barrenetxea espetxeratzeko agindua eman du epaileak

Joan den astelehenean Guardia Zibilak Bilbon atxilotu zuen Sandra Barrenetxea baldintzagabe espetxeratzeko agindua eman du Ismael Moreno epaileak, epaitegietako iturrien arabera.

2006ko apirilaren 27a
19:24
Entzun
Albiste agentziek aipatzen dituztez epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez, Barrenetxeak uko egin dio Guardia Zibilaren eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aurrean deklaratzeari.

Joan den apirilaren 18an atxilotu zuten Ibon Meñika gaztearekin harremana zuelakoan atxilotu zuten Barrenetxea. Meñika, polizia iturrien arabera, errepide kontrol batean atzeman zuten, hainbat laguntza txartel zituela. ETArentzat dirua biltzea egotzi zioten. Santiago Pedraz epaileak gaztea Soto del Realen baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen larunbatean, hilak 20, «ETA finantzatzea» leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.