SANFERMINAK

Sanferminak "bikainak" izan dira, udalaren arabera

Enrique Maia alkateak jakinarazi duenez, 440 ekitaldietan 1,3 milioi lagunek parte hartu dute; iaztik %18 gutxitu da parte hartzea.

2014ko uztailaren 15a
13:54
Entzun

Enrique Maia Iruñeko alkateak nabarmendu du sanferminetan izandako giroa "oso ona" izan dela. Haren arabera, "okerrena" eguraldi txarra izan da. Azken horrekin batera aipatu ditu hilaren 7an Curia kaleko igoeran udalbatzak jasan zituen "erasoak". Uste du "gogoeta" egin behar dela jaien atal horri dagokionez, baina "tradizioa mantenduta", betiere.

Horrez gain, entzierroetako ordenantza berriak izandako funtzionamendua "oso ona" izan dela adierazi du. 26 laguni isunak jarri dizkiete legedia urratzeagatik; horietatik 25 arau-hauste larriak izan dira, eta bestea, arina.

2.047 salaketa jaso dituzte, iaz baino %12 gehiago. Erdiak baino gehiago lapurretei lotutakoak izan dira. Familia esparruko tratu txarren inguruko hamasei salaketa jaso dituzte, eta beste bost sexu askatasunaren kontrakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.