INDARKERIA MATXISTA

Sanferminetako 2016ko taldeko bortxaketaren epaiketa, azaroaren 13an

Nafarroako Auzitegiak baztertu egin du akusazioaren eskaria, eta salatzaileak Justizia Jauregian deklaratu beharko du. Epaitegiak neurriak agindu ditu akusatuekin topo egin ez dezan.

Mugimendu feimnistaren elkarretaratzea, Iruñean, auziko akusatuen deklarazioak hasi ziren egunean, iazko irailean. JESUS DIGES / EFE
2017ko irailaren 15a
17:14
Entzun

Salatzaileak epaitegian ez deklaratzeko eskaria egin zioten Nafarroako Auzitegiari akusazioak, Fiskaltzak, herri akusazioek —Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala— eta akusazio partikularrak, baina auzitegiak ezetsi egin du, akusatuek galdegin bezala. Aldiz, salatzaileak eta akusatuek elkar ez ikusteko neurriak agindu ditu. Hala, salatzaileak beste gela batetik jarraituko du epaiketa bideokonferentzia bidez, "abokatuekin beharrezkoa litzatekeen komunikazioa bermatuz".

Auzitegiaren autoak ezetsi egin du halaber, akusatuen mugikorretan atzemandako edukien zati bat froga gisa onartzea. Zehazki, 2016ko uztailaren 7a aurretik eta poliziak akusatuei mobila antzeman ondorengo edukia utzi du epaiketatik kanpo. Epaitegiak adierazi du baztertutako materialak ez duela loturarik epaituko diren gertakariekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.