INDARKERIA MATXISTA

Sanferminetako bortxaketaren auziaren instrukzio fasea amaitu du epaileak

Nafarroako Lurralde Auzitegiak epaituko ditu inputatuta eta espetxeratuta dauden bost gizonezkoak.

Iruñeko Udaletxe plaza, uztailaren 7an, erasoaren aurkako elkarretaratzean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 17a
11:40
Entzun

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiak amaitu egin du sanferminetan emakume bati eginiko bortxaketa ikertzeko instrukzio fasea. Epaileak dokumentazio guztia igorriko dio orain Nafarroako Lurralde Auzitegiari, hark epaituko baitu auzia.

Abuztuan, epaileak bost lagun auzipetu zituen, sexu eraso eta indarkeriaz eginiko lapurreta delituak egotzita.

Uztailaren 7an gertatu zen erasoa, 03:00 aldera, hiriaren erdigunean. Emakumeak salatu duenez, atari batera sartu zuten indarrez, eta han bortxatu zuten. Nafarroako Ospitale Gunean artatu behar izan zuten. Hain justu, salaketa jartzean biktimak emandako deskripzio fisikoari esker atzeman zituzten ustezko erasotzaileak.

Espetxeratu egin zituzten ustezko bost erasotzaileak, eta ikerketan zehar, Iruñeko epaileak beste eraso baten zantzuak topatu zituen. Zehazki, zantzuak topatu zituen adierazteko Iruñeko erasoagatik inputatutako bost gizonetatik lauk 21 urteko emakume bati sexu erasoa egin ziotela Kordoban (Espainia) eta erasoa sakelako telefonoarekin grabatu eta partekatu zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.