Iruñeko sanferminetako korrikalari talde beterano batek lasterketaren aurretik kantatu ohi den abestia euskaraz ere abesteko proposamena egin du. Uztailaren 7an korritu ohi da lehen entzierroa, eta ordutik hasi nahi dute, bukaeraraino -uztailaren 14ra artekoraino-. Entzierroaz aritzen den bilgunera eraman dute proposamena.
Lehen aukera entzierro bakoitzeko aurreneko bi alditan gaztelaniaz eta ondoren euskaraz behin abestea da. Beste aukera: gazteleraz bi (07:55ean eta 07:57an) eta euskaraz bat (07:59koa). Gaur egun hirurak gazteleraz kantatzen dituzte.
Euskara entzierroan txertatzea proposatu dutenek adierazi dutenez, "euskara Iruñeko hizkuntzetako bat izanik, munduan horren ezaguna den entzierroan presente egon beharko luke".
Gizartea
Sanferminetako entzierro aurreko abestia euskaraz ere bai?
Ekimena uztailaren 7an jarri nahi du martxan korrikalari talde beterano batek, "euskara Iruñeko hizkuntzetako bat izanik, munduan horren ezaguna den entzierroan presente" egon beharko lukeelako. Proposamen desberdinak egin ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu