INDARKERIA MATXISTA

Sanferminetako erasotzaileak kartzelan sartzeko eskatuko du biktimaren abokatuak ere

Miguel Angel Moran abokatuak azpimarratu du azken epaiak "indartu" egin dituela auzipetuak espetxeratzeko motiboak.

Mugimendu feministaren protesta, joan den ekainean, Nafarroako Auzitegiaren aurrean. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2018ko abenduaren 10a
13:49
Entzun

Iragan ostiralean Nafarroako Fiskaltzak egin bezala, sanferminetako bortxaketaren biktimaren defentsak ere eskaera egin dio Nafarroako Probintzia Auzitegiari: kondenatutako bost erasotzaileak espetxean sar ditzala.

Auzipetuak ekainetik daude libre, bermea ordainduta; Miguel Angel Moran abokatuaren ustez, ordea, Auzitegi Nagusiak bederatzi urteko espetxe zigorra berretsi izanak "indartu" egin du horiek kartzelatzeko motibazioa: "Auziaren inguruabarrak ez dira aldatu, baina Auzitegi Nagusiaren epaiaz geroztik, motiboak indartu egin dira: Auzitegi Probintzialean, bi magistratu azaldu ziren zigorraren alde, eta beste bat, absoluzioaren alde; azken sententziaren ondotik, berriz, zazpi dira jada espetxeratzearen aldeko magistratuak".

Bestalde, ostiralean iragarri bezala, Nafarroako Fiskaltzak idazki bat aurkeztu du Nafarroako Probintzia Auzitegiaren Bigarren Aretoan, bost kondenatuak espetxeratu ditzatela eskatzeko. Auzitegi Nagusiak bederatzi urteko kartzela zigorra berretsi ostean, auzipetuek ihes egiteko arriskua handitu dela argudiatu du fiskalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.