Epaiketaren azken saioa, azaroaren 24koa, ateak zabalik izanen da. Epaimahaiak hartu du erabakia, eta alde guztiak ados azaldu dira. Azken erabakiak eta deliberioak eskainiko dituzte egun horretan.
Horrez gain, ordea, azken egunekoa ez ezik gainontzeko saioak ere ateak zabalik egiteko eskaera aurkeztu du Agustin Martinez Becerra defentsako abokatuetako batek. Biktimaren abokatuak, herri akusazioak eta fiskaltza kontra azaldu dira. Auzia aztertzen ari dira uneotan epamahaiko hiru magistratuak.
Gaurko saioan, Iruñeko zortzi udaltzain eta hiru lekuko pasatuko dira epaileen aurretik, deklaratzera.