Sanferminak abiatuta, festak piztu dira Euskal Herriko beste zenbait txokotan. Karmengo Amaren jaiak izango dira Trintxerpen (Pasaia), Añorgan (Donostia) eta Alegian Gizpuzkoan, eta Santutxun (Bilbo), Markinan, Zornotzan eta Santurtzin Bizkaian. Horrez gain, San Kristobal jaiak ere hasiko dira Busturian (Bizkaia) eta Iruña Okan (Araba), eta Maulen ere bestak hasiko dira ostiralean. Errenterian (Gipuzkoa), erromeria eguna egingo dute larunbatean, eta Hondarribian (Gipuzkoa), azkenik, blues jaialdia hasiko da ostegunean. Nahi adina jai eta ospakizun, beraz, Euskal Herrian.
ASTEKO JAIAK
Sanferminetan bete-betean
Sanferminak joan den larunbatean hasi ziren, baina horiekin batera festa gehiago ere izango dira aste guztian. Mapa batean bildu ditu BERRIAk aste honetako jaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu