German Rodriguezen hilketa

Sanferminetan "estatu krimena" salatu zutenek uko egin diote komisarian deklaratzeari

Adierazi dute epailearen aurrean soilik deklaratuko dutela. Poliziak ikertu nahi du "irain" egin ote dioten estatuari.

Sanferminetan German Rodriguezeri egin zioten omenaldia. LANDER ARROIABE OLAORTUA
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 16a
17:44
Entzun

Gaur goizerako zeuden Poliziaren egoitzan deituta, Sanferminak 78 gogoan plataformaren pankartak leihoan izateagatik "estatuari irain" egin diotelakoan akusatuta dauden Iruñeko alde zaharreko bizilagunak. Twitter bidez Sanferminak 78 gogoan plataformak adierazi duenez, ordea, poliziaren aurrean deklaratzeari uko egin diete eta auzitegian soilik deklaratuko dutela erran dute.

Pasa den ortziralean zabaldu zen bizilagun batzuk Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren jakinazpena jaso zutela deklaratzera joateko. "Estatuari irain" egin diotelakoan deitu dituzte deklaratzera. 1978ko sanferminetako gertaerak gogoratzeko eta salatzeko pankartak dira, eta Inpunitateari stop diote.

 Aurten bete dira 40 urte Poliziak German Rodriguez hil zuela Iruñean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.