Euskalerria Irratiaren emisioari irudia gehitu eta Sanfermintza saioa zuzenean eskainiko du BERRIAk gaurtik ostiralera bitartean. 12:00etatik 14:00etara izango da saioa, zuzenean, Zaldizuritik. Jone Amonarriz BERRIAko kazetariak saioaren zuzeneko kontakizuna egingo du twitter bidez.
Iruñeko eta sanferminetako hainbat protagonistek hartuko dute parte bertan. Eta gaurkoan bezala, musika emanaldiak ez dira faltako.
Giro ederra #Sanfermintza#SFK15@berria@fm914pic.twitter.com/VxL4xHHIjh
— Jone Amonarriz (@JoneAmonarriz) julio 7, 2015
Patri Perales Iruñeko alkateordea izan da gaurko protagonistetako bat. Berak eta Maider Beloki zinegotziak prozesioan zergatik ez duten parte hartu azaldu du: "Instituzioa eta erlijioa bereiztu behar dira". Jaietan herritarrei protagonismoa ematen saiatu direla esan du.
Martin Juarena Aralar irratiko esatariak ganadu azokan zer ikusi duen erran du, eta Roldan Jimeno historialariak, berriz, San Fermin ez zela existitu esatera ausartu da sanfermin jaien egun handian.