UDAKO JAIAK

Sanjoanekin abiatu dira udako lehen jaiak

Herri askotan egin dute San Joan sua bart, eta hala abiatu dira udako lehen jaiak. Sanjoanez gain, hainbat festa izango dira aste honetan, mapa batean bildu ditugu horietako batzuk. Irudi interaktiboa: asteko jaien mapa.

Berria.info
2013ko ekainaren 24a
17:26
Entzun

Jaiez beteta dator aste hau, San Joan jaiak abiatu dira jada herri askotan, eta sanpelaioak, sanpedroak, sanmartzialak... etorriko dira ondoren astea bukateko. Horretaz gain, Euskal Herria Zuzenean jaialdia ospatuko dute asteburuan Lekornen eta Azkena musika festibala ostiral eta larunbatean Gasteizen. Ondarroan, Zapato Azulean bilduko dira larunbatean; Lekeition, berriz, Kaxarranka egingo dute egun berean. Igandean, alardeak hartuko ditu Irungo kaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.