Oroimen Historikoa

Sanjurjo hobitik ateratzeko prozedura eteteko eskatu du familiak

Udalak esandakoaren kontra, militar kolpista hobitik ateratzeko asmoaren berri komunikabideetatik jaso zuela berretsi du familiak, eta beraz, prozedura abian jartzeko tramiteak ez direla bete argudiatu du. Gainera, gozpuzkiak zulotik ateratzea Memoria Historikoaren Legearen kontra doala uste du.

2016ko irailaren 30a
14:55
Entzun

Efe berri agentziak jaso du Jose Sanjurjo militar kolpistaren familiaren oharra. Iruñeko Udalari eskatzen dio gelditzeko beren senitartekoa hobitik ateratzeko prozedura, argudiatuz, prozesu hura abiatzerako orduan ez zirela bete legeak eskatzen dituen tramiteak. Beraiek ez zutela jakinarazpen ofizialik jaso diote, eta Joseba Asiron alkateak komunikabideetan egin zituen adierazpenen bidez jakin zutela Udalaren asmoen berri.

Abuztuaren hondarrean jakinarazi zuen Iruñeko Udalak Emilio Mola eta Jose Sanjurjo Iruñeko Erorien monumentuko luxuzko kriptatik ateratzeko erabakia. Familiak jakinaren gainea jarrita zeudela esan zuen Udalak. Baina hori ez dela horrela salatu du Sanjurjoren sendiak. Horregatik, txostena abiatzeko arauak ez dituztela bete argudiatuta, prozedura eteteko eskatu du. Hain justu, EH Bildurekin ez dela fio esan, eta txosten hori eskatu zuen UPNk ere, eta deshobiratzeen kontra ere agertu dira PP eta UPN.

Madrilen bizi da Sanjurjoren familia, eta oharrean dio, kolpisten gorpuzkiak dauden kripta "toki pribatua" dela, ez dela hilerri bat, eta ez dela sartzen Nafarroako hileta tokietako osasun araudian. Gainera hobitik ateratzeak erlijio askatasunerako legea urratzen duela argudiatu du familiak: "Legeen arabera, kultuzko tokiek bermatuta dute bortxaezintasuna".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.