Politika

Santa Ageda bezperan Eusko Legebiltzarrera nor bere aginte makilarekin joateko deia egin dute

Antigona Desobedientzia Zibileko Taldeak dei egin die herritarrei Eusko Legebiltzarrera Santa Ageda makilekin joateko otsailaren 4an, 18:30ean. "Guztiok daukagu gure aginte makila, lehendakariari bat laga dioten arren. Edo herria aintzat hartzen dute erabakiak hartzeko, edo herriak bere erabakiak hartuko ditu". [Youtube]http://youtu.be/0pmMFAQI_Bc[/Youtube]

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko urtarrilaren 31
15:33
Entzun

"Amaitu da kexu izateko eta pazientziaz itxaroteko garaia. Exijitzeko eta sortzaile izateko garaia heldu da", ohartarazi du desobedientziarako taldeak. Politikak ez diela herritarren beharrei erantzuten salatu, eta legebiltzar talde guztietako bozeramaileei "exijentzia" zehatzak egingo dizkietela jakinarazi dute. Lana, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, elikadura, justizia eta demokraziaren inguruan egingo dituzte eskaerak.

Legebiltzarraren kanpoaldean protesta makila hotsekin egiteko deia egin die herritarrei, eta astelehenekoa ez dela "presio-neurri bakarra" izango jakinarazi dute. "Exijentziei erantzun ezean, Antigona Desobedientzia Zibileko taldeak aldarrikapena eta gizarte eraldaketa helburu duten hainbat jarduera egingo ditu datozen hileetan. Jarduerok ekintza txikietatik hasi, eta desobedientzia ekintza irmoetaraino helduko dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.