Gaztetxearen aldeko martxa egin zuten atzo arratsaldean, 19:00etan, eta Santa Rita eraikina okupatu zuten. Gaur batzarrerako deia egin dute, 19:00etan. Herriko komentua da Santa Rita eraikina: udalarena da, eta 2004az geroztik hutsik dago. Eraikina Euskal Herriko kultur ondarearen zerrendan dago, eta horregatik "edozein proposamen" entzuteko prest daude eraikina okupatu dutenak. Gaztetxe izendatu arren, "herritar guztiek parte hartzeko aukera" izango duten gune bat osatu nahi dute Santa Rita eraikinean.
EUSKAL HERRIA
Santa Rita eraikina okupatuta, gaztetxea du berriz ere Lekeitiok
Ekainaren 29an Fraileen eraikina okupatu, eta handik egun gutxira hutsarazi zuen Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu