Bonba abisua

Santiagon indar txikiko bonba bat lehertu da

'Gara'-ren edizio elektronikoan jakinarazi dutenez, dei bat jaso dute ETAren izenean, gaur eguerdian Galizian bi leherketa jazoko direla abisu emanez. Bi leherketak Santiagon eta Coruñan izango direla abisu eman du deia egin duenak, 'Gara'-ren webguenan jaso dutenez.

2004ko abuztuaren 28a
18:02
Entzun
Santiagoko Alameda parkean zartatu da lehergailu bat, indar gutxikoa. Lekua hesituta zuen Espainiako Poliziak, eta ez da inor zauritu.

Coruñan bestelakoa izan da egoera, eta ez da esandako orduan inolako leherketarik egon. 12:00ak pasatu eta leherketarik ez zegola ikusita, lehergailuaren bila hasi dira segurtasun indarrak. Espainiako Poliziak 15:00etan aurkitu du lehergailua, eta indargabetu egin dute. Poliziak esan duenez, lehergailuaren tenporizadoreak akatsen bat izango zuela uste dute.

Lehergailua Madrilera eramango dute, sakon aztertzeko.

Normaltasuna

Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak esan duenez, "guztizko normaltasuna" dago orain Santiagon eta Coruñan.

Izan ere, ETAren izenean abisua eman ondoren leherketak izango zirela esan duten leku inguruak hustu egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.