Santurtziko (Bizkaia) 38 urteko gizonezko bat -G.E.M.- hil da gaur arratsaldean Castron (Espainia) auto istripuan. Bi autok aurrez aurre jo dute, 14:20an, eta hantxe zendu da euskal herritarra.
Beste lau lagun zauritu egin dira ezbehar berean. Haietako bat oso larri dago, eta beste hirurek ez dute zauri garrantzizkorik, Kantabriako Gobernuak jakinarazi duenez. Oraindik ez dute esan nongoak dira lau horiek.
Istripua
Santurtziko bizilagun bat hil da Espainian auto istripuan
Castron izan da ezbeharra; bi autok aurrez aurre jo dute. 38 urteko gizonezkoa da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu