Igande arratsaldeko 18:00ak aldera, gizonezko batek eman zuen abisua, eta, handik gutxira, bigarrenez deitu zuen Santurtziko gizonaren surfeko taula aurkitu zutela esateko. Lagunak arraun surfa egiten ari ziren Gallego ibaian (Huesca, Espainia) ezbeharra gertatu zenean.
Gaztearen gorpua Olivan eta Sabiñanigo herrien arteko zubiaren parean aurkitu du Guardia Zibilak, taula topatu duten tokitik gertu. Erreskate lanetan parte hartu du Urpeko Ekintzetarako Talde Bereziak ere, ibaiak emari handia zuelako.