Santurtziko metro geltokia martxan jarri dute berriro
Lehengo asteburuko euriteak Santurtziko metro geltokian eragindako eragozpenak konpondu dituzte —urak bi metro egin zituen gora zenbait lekutan—, eta atzotik zabalik da, berriro ere. 13:00etan ireki zuten metro geltoki hori. Horren ondorioz, metroko bigarren lineak berriro ere zerbitzu osoa eskaintzen du. Iragan larunbat arratsaldetik zegoen Santurtzi parean metroa ibili ezinik, eta iragan egunotan autobus zerbitzu berezia jarri behar izan dute bidaiariei bidea osatzen laguntzeko: hamar minututik behin autobusak ibili dira Portugalete eta Kabiezes artean. Etenik gabeko txandak egin dituzte beharginek geltokia bere onera ekartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu