Indarkeria matxista

Santurtzin gizon bat atxilotu dute bikotekideari eta haren semeari erasotzeagatik

Lekeition, gazte bat jipoitu dute asteburuan, hark beste bati labanaz eraso ostean.

Sexu erasoen aurkako protesta bat, artxiboko argazki batean. ANDONI CANELLADA, FOKU
2018ko azaroaren 12a
13:23
Entzun

Santurtziko erasoan, gizonak labanaz eraso die 51 urteko emakumeari eta 28 urteko haren semeari, 10:00ak inguruan. Segurtasun Sailaren arabera, erasotzailearen bikotekidea litzateke emakumea. Ertzaintzak atxilotu egin du gizonezkoa.

Bestalde, erietxean jarraitzen du Lekeition larunbatean jipoitu zuten gizonezkoak. Iturri ofizialen arabera, larunbat goizaldeko 02:50 inguruan, gizonezko bat bikote batenagana hurbildu, eta adierazpen matxistak egin zizkion emakumeari. Harekin zihoan gizonak aurre egin zionean, lehenak labanaz eraso, eta zauriak eragin zizkion aurpegian. Ondorioz, Gurutzetako erietxera eraman behar izan zuten artatzera.

Beranduago, talde batek jipoitu egin zuen gaztea labanaz eraso zuen gizonezkoa. Ikerketa bat abiatu du Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.