gertakaria

Santutxuko etxebizitza bateko pareta erori eta bertan bizi ziren 19 lagunak eraikinetik aterarazi behar izan dituzte

Bilboko Santutxu auzoan eraikin zahar batetako aurrealdea erori egin da gaur eta bertan bizi ziren 19 lagunak etxetik aterarazi dituzte. Etxebizitza oso zaharra zen, 150 urte zituen. Bilboko Udalak azaldu duenez, Sagarminaga kaleko etxe bateko pareta bat erori da goizeko 06:30ak aldera. Ez da zauriturik izan bizilagunak euren kabuz atera baitira eraikinetik.

2006ko urtarrilaren 5a
13:19
Entzun
Udaletxeko teknikoak eraikinaren egoera aztertzen ari dira. Horren arabera erabakiko dute eraikina bizitzeko egokia den ala ez. Hala ere, udaletxearen arabera "ziurrenik" eraikin horretan bizi ziren 19 lagunek beste leku batean hartu beharko dute ostatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.