81 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilboko Santutxu auzoan, 82 urteko beste gizonezko baten hilketarekin lotuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Gertaera arratsaldeko 16:45ak aldera gertatu da. Polizia iritsi denean, larri zaurituta zegoen 82 urteko gizonezkoa, Santa Klara kalean. Hura erreanimatzen saiatu diren arren, momentuan hil da, arma zuri batek eragindako zaurien eraginez. Minutu gutxi barru atxilotu dute 81 urteko gizonezkoa, inguruko plaza batean.
Santutxun gizonezko bat atxilotu dute 82 urteko gizon baten heriotzagatik
Eraso egin diotena suspertzen saiatu dira, baina unean bertan hil da. Atxilotuak 81 urte ditu eta, ustez, arma zuri bat erabili du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu