Tiroketa Nafarroan
Sanzek dio, zantzuen arabera, antolatutako gaizkile talderen batek hil zituela bi guardia zibilak
Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanzek gaur azaldu duenez, arrastoen arabera, litekeena da atzo bi Guardia Zibil hil zituztenak antolatutako gaizkileak izatea. Hala ere, ehuneko ehunean ez dagoela ziur azpimarratu nahi izan du. Bere esanetan, Nafarroan ez dago horrelako talderik, baina, Espainiatik Frantziara joateko erabiltzen dute atzo tiroketa gertatu zen errepidea.
Bestalde, hilketa horiek eta ETAko atentatuek ez dira berdin landu behar Sanzen iritzian, eta beraz, ez duela kontzentraziorik deituko iragarri du. Hala ere, Nafarroako Parlamentuko bozeramaleen batzordeak bilura deitu ixila du eguerdian, parlamentuaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu