Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur salatu du Pedro Sanz Errioxako presidenteak emakumeak abortatzera EAEra bultzatzen dituela, Errioxan abortatu dezatela oztopatuz. Azken egunetan igo egin da Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak osasungintzan duten eztabaidan tentsioa, eta Lopezek esan du "erabat onartezina" dela Sanzen jarrera, "oinarriko eskubide bat urratzen duelako".
Errioxak Arabako herritarrak ez artatzea erabaki zuenean piztu zen eztabaida eta hori konpontzeko Errioxak egin zuen proposamenetan Osakidetzak errioxako 500 emakume abortatu dezaten hartzea jaso zuen. "Dirudienez ez zaio gustatzen emakumeak bere erkidegoan abortatzea, legeak jasotzen duen moduan, eta legez ezin duenez eragotzi, bere lurraldean ez egitea nahi du", esan du Lopezek.