'can auzia'

Sanzek ohiko saio batean emango du Nafarroako Kutxaren kudeaketaren berri

Nafarroako Kutxako lehendakari ohiak 30 minutu izango ditu Nafarroako Parlamentuan, eta alderdiek zortzi minutuko txandak. Sanzek esan du "denbora gehiago" izatea gustatuko litzaiokeela; NaBaik eta Bilduk erabakia kritikatu dute.

2013ko martxoaren 18a
19:08
Entzun

Miguel Sanzen agerraldia ez da ohiz kanpoko bilkura batean izango, ohiko saio batean emango baititu CANen gaineko azalpenak. Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak gaur azaldu duenez, ohiko agerraldi batean izan ohi den denbora izango du Sanzek azalpenak emateko: 30 minutu —20 inguru lehenengo eta beste 10 alderdiei erantzuteko txandarako—. Alderdiek zortzi minutu izango dituzte.

Bozeramaileen Batzordearen erabakiaren berri jakin ondoren, Patxi Zabaleta Aralar-Nabaiko bozeramaileak azaldu du ezarritako arauak "degradazio" bat direla, eta gaia ezin dela "horrela geratu". Zabaletaren iritziz, "20 minututan Nafarroako Kutxaren 13 urteko presidentetza azaltzea Guiness errekorrerako da".

Bilduko Maiorga Ramirezek salatu du auzia "amaitutzat jo" nahi dutela 20 minututan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.