Hizkuntz normalizazioa

Sanzen agerraldia eskatu dute Aralarrek eta NEBk, euskararen araudiaren aurkako epaiari buruzko azalpenak eman ditzan

Miguel Sanz Nafarroako presidenteak Parlamentuan agerraldia egitea nahi dute NEB-IUN eta Aralar alderdiek, hain justu, Espainiako Auzitegi Gorenakeremu mistoko euskararen plana eta dekretua bertan behera utziz eman duen epaiari buruzko azalpenak eman ditzan. Zehazki, epai hori eskutan izanda zer egingo duen galdetu nahi diote.

2006ko ekainaren 26a
17:08
Entzun
Eremu mistoan, administrazio publikoan, euskararen erabilera arautzeko dekretua eta plana onartu zituen 2001ean Nafarroako Gobernuak, euskararen sustapenean aritzen diren taldeen eta Nafarroako sektore zabalen iduriko, guzitz araudi murriztailea.

Besteak beste, iritzi horretakoa zen Euskara Kultur Elkargoa eta auzitara eraman zuen Nafarroako Gobernua, dekretuak zein planak legea ez zutela betetzen salatuta. Auzitegiek arrazoia eman diote Euskara Kultur Elkargoari: helegiteen bidea luzea izan da, baina, azkenik, joan den asteazkenean Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen dekretua zein plana. Helegite gehiago aurkezterik ez dago.

Hori dela eta, NEB-IUN eta Aralar alderdiek Sanzen agerraldia eskatu dute Nafarroako Parlamentuko Mahaian, dekretuka bertan behera geratu denez zer egiteko asmoa daukan galdetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.