Sanzen defentsak helegitea aurkeztu du dietak Auzitegi Nazionalean ez ikertzearen aurka

2013ko apirilaren 5a
11:44
Entzun

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren defentsak helegitea aurkeztu du Nafarroako Kutxako dieten auzia Auzitegi Nazionalean ez ikertzearen aurka. Iruñako 3. distrukziko epaileak, Mari Paz Benitok, ukatu du gaia Auzitegi Nazionalak eraman dezan.

Epaitegi horrek auzia eramateko nahia helerazi zion Nafarroako epaileari. Eskaera horri uko egin zion Benitok  joan den martxoaren 20an eta apirilaren 2an. Horren harira, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea, Enrique Maia Iruñeko alkatea, Alvaro Miranda gobernuko kontseilari ohia eta Sanz bera deklaratzera deituak izan ziren.

Bide beretik, Sanzen defentsak, auzia bere osotasunean Auzitegi Nazionalean aztertu behar dela dio eta horren harira, auzia bateratua izan behar duela.

Nafarroako epaileak harturiko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu ezin bada ere, Sanzen defentsak hala egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.