Indarkeria matxista

Sara Majarenasi babesa agertu diote ehunka lagunek Donostian

Antolatzaileek ohartarazi dute gizartearen presioak soilik lor dezakeela justizia. Asteartean hasiko dute Majarenasen eta haren alabaren erasotzailearen kontrako epaiketa. 

Sara Majarenasen eta haren alabaren aldeko manifestazioa, Donostian. LAB SINDIKATUA
2019ko irailaren 8a
12:50
Entzun

2017ko urtarrilean, Majarenas Picassenteko espetxean (Valentzia) preso zegoen bitartean, haren bikotekide ohia 2 urteko alaba Izar hiltzen saiatu zen, labankadaz. Pasa den otsailaren 15ean, baldintzapean aske utzi zuen epaileak; fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskatu zuten epaiketa egin bitartean espetxeratzeko, baina epaileak ekainean zioen akusatuak ez duela ihes egiteko arriskurik.

Epaiketa asteartean hasiko dute Valentzian, eta gaur Majarenasi eta haren alabari sostengua adierazteko manifestazioa egin dute Donostian,Justizia hau ez da gurea. Sara eta Izarrekin, elkartasuna lelopean. Ehunka lagun elkartu dira bertan, tartean, Majarenasen ama, Kontxi Ibarrondo. 

Ibarrondok justizia eskatu du alaba eta hilobarentzat, baina aitortu du ez duela askorik espero auzitegietatik. "Orain arte ez dute erakutsi gure alde ari direnik", esan du. Harekin bat etorri dira antolatzaileak eurak ere, eta gogorarazi dute Iruñeko talde bortxaketaren kasuan bezala, oraingoan ere gizartearen presioak soilik lortuko duela "benetako justizia" egitea, 

Manifestazioaren deitzaileek, hala ere, zigorrean baino gehiago prebentzioan jarri nahi izan dute fokua. Gogorarazi dute Hego Euskal Herrian, 4.869 emakume daudela neurri judizialen pean, Eeta askoz gehiago dira mehatxupean bizi arren, inolako neurririk ez dutenak. "Erasoa gertatu ondoren, kaltea erreparatzea ezinezkoa dela ikusita, aurretiazko neurriak hartzea da gakoa, eta horietako bat da emakumeak baztertu eta zapaltzen diituen sistema patriarkala eraldatzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.