Auto batean bi gorpu atzeman dituzte Saran, Lapurdin. 43 urteko emakume bat da haietako bat, eta haren urtebeteko haurra bestea.
Amak mezu bat utzia zuen Angelun, beren etxean. Bere buruaz beste egiteko asmoa iragarri du mezu horretan.
Poliziaren esanetan, pilulak hartu dituzte, eta gas karbonikoa arnastuta hil dira.