Espainiako Gorteetarako hauteskundeak/Erreakzioak
Sarasua: "Gurea etorkizunerako apustua da, eta lanean jarraituko dugu"
Xabier Sarasua Aralar-Zutik koalizioko zerrendaburuak ez du lortu hauteskunde kanpainan iragartzen ari ziren diputatua. Gipuzkoan diputatu bat lor zezaketela zioten inkestek –Xabier Sarasua bera izango litzeke diputatua–, baina azkenean ez du eskuratu. Hala ere, Aralar-Zutik "etorkizunerako apustua" dela eta "aurrerantzean ere lanean" jarraituko dutela azpimarratu du. Espainiako Gobernuko presidente berriari ere zuzendu zaio Sarasua.
"PSOEko Gobernuari elkarrizketaren aldeko mezua luzatzen diogu, Euskal Herriaren eskubideak errespeta ditzala eta ez dezala errepresioaren alde egin euskal herritarrak zanpatzeko", nabarmendu du Xabier Sarasuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu