INDEPENDENTZIA

Sardinian estaturik gabeko nazioen lehengo biltzarra ari dira egiten

Jorratuko dituzten gaien artean estaturik gabeko herri horien hizkuntza, literatura eta historia daude; baita politika ekonomia eta arazo instituzionalekin lotutako gaiak. 

2012ko abuztuaren 25a
18:50
Entzun

Estaturik gabeko nazioen biltzarra ari dira egiten lehendabizikoz, Sardinian, Italiaren mendeko uhartean. Atzo hasi zen biltzarra eta bihar arte iraungo du. Egitarau oparoa dauka, eta 30 hizlari eta 300 gonbidatu izango dira bertan. Jorratuko dituzten gaien artean estaturik gabeko herri horien hizkuntza, literatura eta historia daude. Bestelako gaien inguruan ere hitz egingo dute, hala nola, Europako Batasunaren baitan herri horiei eragiten dieten auzi politiko eta ekonomiak, zein arazo instituzionalak

Ekitaldia Camillo Bellieni ikasketa eta ikerketa zentroak antolatu du, eta bertan estaturik gabeko nazio ezberdinetako ordezkariek hartuko dute parte: Eskozia, Irlanda, Herrialde Katalanak, Euskal Herria, Herrialde Ladina, Bereber herria, Albania, Korsika eta Sardiniakoak. 

Biltzar horretan hitza hartuko dutenen artean dago Jon Andoni Lekue ezker abertzaleko kidea. Bihar Independentzia prozesuak eta estatuen berrantolaketa Europako batasunaren baitan izeneko hitzaldia eskainiko du. Berarekin batera ariko dira mahai-inguru horretan, HumzaYousaf Eskoziako parlamentuko diputatua, Jean Guy Talamoni Corsica Liberako kidea, eta Alfons Lopez Tena Solidaritat Catalana per la Independenciako kidea; besteak beste. 

Biltzarrak kulturen arteko komunikazio bide izan nahi du, eta errealitate eta mugimendu ezberdinen arteko elkarlanerako aukera bilakatu. "Biltzarrean estaturik gabeko herrien egoera azalduko da, eta bakoitzaren konponbideak eta mugimenduak aztertuko dira. Helburua elkarlanerako sare bat osatzea de Europako eragile ezberdinekin", azaldu du Michele Pinna Bellini institutoko irakasleak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.