Gizartea

Sare bat desegin dute Nafarroan eta Gipuzkoan, emakumeak esplotatzea leporatuta

2007ko azaroaren 26a
13:28
Entzun
Espainiako Poliziak hamar lagun atxilotu ditu Nafarroan, Gipuzkoan eta Espainian (Badajozen), emakumeak esplotatzen zituztelakoan. Poliziaren arabera, Brasildik emakumeak ekartzen zituzten, engainatuta, eta ondoren prostituta sartzera behartzen zituzten, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan daukan Ordezkaritzak dioenez. Epaileak haietatik hiru kartzelan sartu ditu, lau bermepean aske utzi ditu eta beste hiru baldintzarik gabe libre.

Joan den irailean hasi zuten ikerketa, Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) klub batean emakume batzuk modu ez-legezkoan zeudela jakindakoan. Poliziak esan duenez, emakumeek, prostituta lanaren bidez, Euskal Herrira etortzeko (eta Espainiako joateko) eman zieten diru kopurua ordaindu beharra zeukaten, eta batzuetan halako hiru ere bai.

Euskal Herrian zazpi lagun Ezkio-Itsason atzeman dituzte, bat Donostian eta beste bat Iruñean. Badajozen atzeman dute bestea, Quintana de la Serena herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.