Sakabanaketaren aurkako mobilizazio jendetsuaren biharamunean, Sareko kideek agerraldia egin dute Bilboko Udalaren kanpoaldean. Joseba Azkarragak eta Arantxa Aldezabalek hitz egin dute plataformaren izenean.
Manifestazioan parte hartu zutenei eskerrak eman eta aurrerantzean ere "herriz herri eta auzoz auzo" lanean jarraitzeko deia egin die Azkarragak herritarrei. "Denok batera lortuko dugu, eta lehen urratsa sakabanaketa amaitzea izango da".
Horiek hala, iheslari eta haien senideen giza eskubideak errespetatzeko eskatu du plataformak. «Sare ez da alderdi politikoen arteko eztabaidan sartuko, haien iritziak errespetatzen ditugu. Baina bai nahi dugu giza eskubideak beraien arteko borrokarako gaia izan beharrean, adostasun batetara iristea»