EUSKAL PRESOAK

Sare ikertzen ari da Auzitegi Nazionala

Euskal presoen eskubideen aldeko plataformak debekatutako elkarteren batekin harremanik duen ikertzeko eskatu du APAVTek.

Giza katera deitu du Sarek datorren larunbaterako. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 22a
17:43
Entzun

Terrorismoaren Biktimak Babesteko Plataformaren arabera, Sarek hilaren datorren larunbaterako antolatu duen egitasmoak "ETAko kide izatea edo hari laguntzeagatik zigortutakoak goratzea" du helburu.

Auzitegi Nazionalak Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari eskatu die iker dezatela Sare plataformaren atzean legez kanporatutako elkarteren bat ote dagoen.

Gaixo dauden presoak aske uzteko, giza kate bat osatzera deitu du Sarek datorren larunbaterako. Leizaola plazatik abiatuko da giza katea, Santiago ospitalearen aurretik, eta Justizia Jauregiraino iristea du helburu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.