Sare herritar plataformak urteko batzar nagusia egin du, Donostian, eta Joseba Azkarraga eledunak adierazi du hiru arlotan dutela hobetu beharra, gizartean hedatzen eta indartzen joateko: «ideologia desberdineko» herritar gehiago plataformara erakartzea dute xede bat; udalerri gehiagotan sortu nahi dute Sare; eta Elkargunea indartzea eginkizun dute, «sarea operatiboagoa eta eraginkorragoa izateko». «Giza eskubideak, konponbidea eta bakea» dira plataformaren sorrerako ardatzak. Gizarteari eta alderdiei «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu die.
Larri gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko, nazio manifestaziora deitu dute apirilaren 8rako, Gasteizen.
Sare plataformak gizartean hedatzen segitu nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu