Juan Maria Bidarte Bizkaiko abokatu eskolako dekano ohia, Juan Daniel Barandiaran eta Felix Cañada abokatuak, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia eta Nazario Oleaga Bizkaiko abokatu eskolako dekano ohia arduratu ziren manifestazioan bildutako dirua kudeatu eta zaintzeaz. 68.784 euro bildu zituzten guztira.
Sareren finantza arduradun Ainhoa Azkaratek gogorarazi du iazko manifestazioan bildutako dirua eraman zuela Guardia Zibilak, eta horrek "zulo itzela" eragin zuela: "Aurtengo kuestazioan lortu dugun diru kopuruarekin, joan den urtetik geneukan zorra gainditzea lortu dugu. Gainera, aurtengo gastu batzuk kubritzeko ere eman digu kuestazioak". Ez dute guztia betetzea lortu, ordea.
Hortaz, Sarek "bere lana ondo egiten duela" uste duten herritarrei eskatu die diruz laguntzeko eta plataforma "erditik kendu" eta "ekonomikoki itotzen" saiatu direnei "elkartasunari esker" erantzuteko. Kontu korronte zenbakia zabaldu dute horretarako.
Erditik kendu nahi izan gaituztenei, zuen elkartasunari esker erantzutea eskatzen dizuegu pic.twitter.com/Y03zKPodrB
— Sare (@sare_herritarra) January 15, 2016