Euskal Presoak

Sarek sakabanaketaren aurka larunbatean "lurrikara" sortzera deitu du Gasteizen

Mobilizazioa “parte hartzailea" eta "ezohikoa” izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Sakabanaketaren aurka "lurrikara" sortzera deitu du Sarek larunbaterako. JUANAN RUIZ, ARP
edurne begiristain
2014ko abenduaren 9a
07:17
Entzun

Sare euskal preso, iheslari eta deportatuen sare herritarrak sakabanaketa politikaren aurkako mobilizazioa antolatu du larunbat honetarako, Gasteizen. Datorren urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestazioa "astintzeko" asmoz, "lurrikara" egitera deitu du sare herritarrak Arabako hiriburuan. Astindu, mugitu, dispertsioa amaitu! lelopean antolatu dute mobilizazioa, arratsalderako, eta "parte hartzailea eta ezohikoa" izango dela iragarri dute. Xehetasun gehiagorik ez dute eman, baina, azaldu dutenez, atxikimenduak jasotzen ari dira, bestea beste, "eskalatzaile, sorgin eta saskibaloi taldeen eskutik". Babes horiek jada @saregasteiz Twitter profilean ikusgai daude. Mobilizazioa Desanparadas plazatik irtengo da, 18:30ean, eta Florida parkean amaituko da.

Bestetik, Sareko kideek urtarrilaren 10ean Bilbon sakabanaketa amaitzeko deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Gainera, manifestazio horretara joateko dei berezia egin diete gasteiztarrei, eta "erronka" jarri diete: sakabanatuta dauden Arabako 24 preso bakoitzeko autobus bat betetzea. Ostegunetik aurrera, autobusetarako txartelak salgai jarriko dituzte hiriko zenbait tokitan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.