Euskal presoak

Sarek uste du amaitu direla espetxe politikari eusteko "aitzakiak"

Aurrerantzean, "gizarte zibila aktibatzen" jarraituko dute; "ez da nor bere kasa aritzeko garaia, elkarlanarena baizik", azaldu du Joseba Azkarragak.

Sareren prentsaurrekoa. FOKU
gotzon hermosilla
2018ko maiatzaren 8a
07:24
Entzun

Sareko eledun Bego Atxak eta Joseba Azkarragak ETAren amaieraren osteko egoera berriaren irakurketa egin dute. Esan dute daborduko "aitzakia guztiak" amaitu direla, eta gogora ekarri dute PPko Borja Senperrek behinola adierazitakoa, ETA desagertuz gero sakabanaketa "48 orduan" amaituko zela, alegia: "ETA desagertutakoan, jada ezin da 'ETAko presoez' hitz egin", esan dute. "Orain, presoen auzia ardura kolektiboa da, eta, sakabanaketak bere horretan jarraitzen badu, presoak ere biktima izango dira".

Joan den ostiralean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Uxue Barkos Nafarroakoak presoen inguruan esandakoak ontzat hartu ditu Sarek, eta eskaera formala egin die biei bilera egiteko, "haien asmoen berri izan eta Sarerenak ere haiei jakinarazteko" xedez.

Hainbat eskaera jarri ditu Sarek mahai gainean, "ireki den aro berrian" lehenbailehen gauzatzeko: gaixo handi diren presoak eta adinekoak berehala askatzea, presoak Euskal Herrira gerturatzea, espetxe arloko eskumenak euskal instituzioen esku uztea eta presoen zaintza Auzitegi Nazionaletik gertuko epaileen eskuetara pasatzea, gradu aldaketak onartzea, salbuespen legedia bukatzea eta, azkenik, horretan oinarrituta egin edo tortura salaketak tarteko diren auzi eta zigorrak berriro aztertzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.