EUSKAL PRESOAK

Sareren kontuak ikertzeko baimena ukatu dio Auzitegi Nazionalak Espainiako Poliziari

Zehazki, urtarrilaren 9an Bilbon eginiko manifestazioan bildutako dirua ikertu nahi zuen Poliziak. 2015eko manifestazioaren ostean konfiskatutako dirua itzultzeko eskatu du plataformak.

Sare plataformaren agerraldia. ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 26a
13:58
Entzun

Joan den urtean, manifestazioa bukatu eta 24 ordutara, manifestazioan bildutako diru guztia eraman zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta. Diru horren jatorria ez zela "argia" argudiatu zuen auzitegiak.

Susmoak saiheste aldera, Sarek "esanguratsu" diren bost pertsonaren esku utzi zuen aurten urtarrilaren 9an Bilbon eginiko manifestazioko diru bilketaren kudeaketa. Hori egin zuten Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak, Nazario Oleaga eta Juan Mari Bidarte Bizkaiko Abokatuen Elkarteko lehendakari ohiek, eta Juan Daniel Barandiaran eta Felix Cañada abokatuek. Manifestazioan bildutako dirua banketxera iritsi arte eta manifestazioa posible egin zuten enpresei ordaindu arte bost pertsona horiek izan ziren arduradunak.

Sareren finantza arduradun Ainhoa Azkaratek, gaurko agerraldian, azpimarratu du prozedura "gardena" izan zela eta hori beharrezkoa zela 2015eko urtarrileko operazioan gertatutakoa ikusi ostean: “Sareren lana gardena da. Espainiako Poliziak datu objetiborik gabe Sare kriminalizatu nahi zuen, 2015ean bezala”. Hala salatu du Sare plataformak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.