Irudia. Bilbo
SARIA EUSKARA TXERTATU DUTENEI
Lantokian euskara txertatzearen alde egindako lanagatik, Arlan eta Skunkfunk enpresei saria eman die Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Arlan izan zen Bizkaiko lehen enpresa euskara plan bat martxan jartzen, eta hori aitortu nahi izan diote sariarekin; Skunkfunkek euskara munduan zabaltzen egindako lana ere goraipatu dute. Bai Euskarari Laguna saria Joxe Angel Iribar futbolari ohiak jaso du, futbolean euskara sustatzen eta terminologia lantzen eginiko lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu