Irudia. Donostia
SARIAK ZIENTZIAREN DIBULGAZIOARI
Zientziaren dibulgazioan egindako lanaren sariak banatu zituzten atzo CAFek eta Elhuyar Fundazioak. Kimikariak saritu dituzte, bereziki, aurten: Alfredo Sarmientok, Patricia Navarrok eta Jone Omarrek jaso dute dibulgazio artikulu onenaren saria; Jon Makibarrek, tesian oinarritutako artikulu onenaren saria; eta Jose Mari Elortzak, merezimenduzko saria. Kazetari bati ere eman diote saria, zientzia gaietan egindako lanarengatik: Baleike aldizkariko Gorka Zabaletak jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu