ipar euskal herria

Sarkozy Baionan eta Itsasun izanen da bihar, kanpainan

Frantziako gobernuburuaren nahia "herritarrengana hurbiltzea" da. Apiril eta maiatzean izanen dira presidentetzarako bozak. "Aterabide demokratikoa" aldarrikatzeko, 11:00etan Itsasun elkarretaratze bat eginen dute.

2012ko otsailaren 29a
18:54
Entzun

Apiril eta maiatzeko Frantziako presidentetzarako hauteskundeetarako kanpaina egiteko asmoz, Nicolas Sarkozy (UMP) Frantziako gobernuburua bihar Baionan eta Itsasun (Lapurdi) izanen dela baieztatu dute gaur. Lehenik Itsasuko etxalde bat bisitatuko duela iragarri dute, 13:30ak aldera, eta arratsaldean Baionan izanen da.

UMPko arduradunen arabera, "Sarkozyren nahikeria ez da militanteekin elkartzea, herritarrengana hurbiltzea baizik". UMP64 federazioko gazteek Twitter bidez jakinarazi dute Baionan harrera eginen diotela.

11:00etan elkarretaratzea Itsasun

"Aterabide demokratikoa" aldarrikatzeko eta Sarkozyri "herritarren borondatea" errespetatzeko eskatzeko Itsasun elkarretaratze bat izanen da bihar, 11:00etan, bide nagusiko aparkalekuan. "Frantziako Estatua inplikatu behar da gatazkaren aterabidean", diote deialdiaren egileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.