Frantziako Barne ministro Nicolas Sarkozy Madrilera iritsi zen atzo eta gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin bildu da. Besteak beste, ETArekin abiatu beharreko elkarrizketa hizpide izan dute bileran. Bart Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroarekin bildu zen eta ondoren, Sarkozyk, PPko Jose Maria Aznar eta Angel Acebesekin afaldu zuen.
Zapaterok Moncloa jauregian egin dio harrera Frantziako Barne Ministroari. Asteazkenean Espainiako gobernuburuak ETArekin hitz egiten hasiko dela iragarri zuen. Gaur, Sarkozyrekin zabaldu berri den egoera horri buruzko iritziak trukatu ditu. Era berean, Espainiari eta Frantziari dagozkien gaiak jorratu dituzte: batez ere, barne politikari dagozkienak.
politika
Sarkozy: "ETAren arazoa Espainiari dagokion gaia da"
Duela gutxi egin du agerraldia Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu ostean. Bake prozesua izan dute hizpide bi ordu inguru iraun duen batzarrean. Sarkozyk argi eta garbi esan du, behin baino gehiagotan zein den Frantziaren jarrera: "ETAren arazoa Espainiari dagokion gaia da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu