Bigarren itzulian, "Sarkozy garaitu" behar dela erran du Melenchonek. Mezu horrekin, nahiz zuzenki ez erran, PSren alde bozkatzera deitu du Ezkerreko Fronteko hautagaiak. Botoen %11 bildu du hark.
Joly Europe Ecologie Berdeetako hautagaiak (%2) ere Hollanderen alde bozkatzera deitu du, "Frantzia Sarkozysmotik ateratzeko".
Hiru alderdien artean %41eko babesa jaso dute.