Bigarren itzulian, "Sarkozy garaitu" behar dela erran du Jean Luc Melenchon Ezkerreko Fronteko hautagaiak. Mezu horrekin, nahiz zuzenki ez erran, PSren alde bozkatzera deitu du. Botoen %11 bildu du Melenchonek lehen itzulian.
Eva Joly Europe Ecologie Berdeetako hautagaiak (%2,2) ere François Hollanderen alde bozkatzera deitu du, "Frantzia Sarkozysmotik ateratzeko".
Ezkerreko hiru alderdien artean %42ko babesa jaso zuten atzo.