Frantziako presidentziarako bozak

Sarkozy nagusi Ipar Euskal Herrian, eta Bayrou bigarren

Botoen %30 eskuratu du UMPko hautagaiak eta %25 UDFkoak. Segolene Royal hirugarren izan da %24rekin, eta eskuin muturreko Jean-Marie Le Pen laugarren %6rekin. Baionan Royal izan da irabazle Sarkozyri aurrea hartuz, eta ohiko joera irauliz.

2007ko apirilaren 23a
10:09
Entzun
Nicolas Sarkozy UMPren hautagaia izan da bozkatuena Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan Frantziako presidentziarako hauteskundeetan. Botoen %30 bildu ditu Sarkozyk, Frantzian jaso duen portzentaiaren parekoa.

Bigarren, berriz, François Bayrou UDF zentristaren hautagaia izan da botoen %25ekin, Frantzian hirugarren izan bada ere. Hain zuzen, Frantzian bigarren izan den PSko Segolene Royal hirugarren kokatu da Ipar Euskal Herrian, botoen %24rekin. Frantzian bezala, Jean-Marie Le Pen izan da laugarren Ipar Euskal Herrian ere, baina boto portzentaia nabarmen txikiagoa eskuratu du: %6koa (%10 Frantzian). Analisten iduriko, Le Penen botoak Sarkozyrengana joan dira Ipar Euskal Herrian.

Royal irabazle Baionan eta Maulen; Sarkozy Garazin

Ezusteko handiena Baionan izan dute: eskuinak, UMPk, irabaztea izan da Lapurdiko hiriburuan betiko joera, baina oraingoan PSk hartu dio aurrea. Hain justu, Royal izan da hautagairik bozkatukena, Sarkozy bigarrena eta Bayrou hirugarrena.

Donibane Garazin Sarkozyizan da bozkatuena, eta haren atzetik kokatu dira Royal eta Bayrou. Royal kokatu da bigarren, baina hiru botoko alde txikia atera dio Bayrouri.

Maulen, berriz, Royal izan da irabazle, Bayrou bigarren eta Sarkozy hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.